Aizkora eta atletismoa batzen dituen lehen mailako Euskal Duatloiaren finala ekainaren 8an jokatu zen Azpeitian. Guztira hamabi kirolari sailkatu ziren finalerako. Bertikalki jarritako 45 ontzako lau enbor erdibitu behar izan zituzten, horizontalean jarritako beste horrenbeste, eta Azpeitiko zezen plazan 500 metroko lau saio osatu. Julen Alberdik sorpresa eman zuen, txapelduna izan baitzen (23:21), Xabier Zaldua bigarrenari 21 segundo aterata (23:42).
Altsasun bizi den Arkaitz Jauregi zortzigarren sailkatu zen (28:28) eta Lakuntzan bizi den Eloy Kortxero hamargarren (29:43).