2025-06-09 Unanun, Beriain aldean, militarren lau furgoneta handi.
2023-07-05 Unanun, Beriain aldean, militarren kamioi handia eta lur orotariko ibilgailua. Hogeiren bat militar.
2023-02-25 Unanun, Beriain aldean, militarren zortzi furgoi eta militarren betetako mikrobusa.
2023-02-05 Sakanan, militarren hegazkin batek soinu-langa gainditu zuen eta alarma eragin zuen. Lurrikara edo eztandaren bat izan zitekeela pentsatu zuten hainbat herritarrek.
2022-11-23 Unanun, Beriain aldean, militarren zortzi ibilgailu.
2021-07-19 Unanun, Beriain aldean, sei ibilgailu militar ur biltegiaren ondoan aparkatuta.
2021-06-21 Etxarri Aranaztik Bakaikuratz, bi kamioi tanketak eramaten eta orotariko ibilgailua.
2021-06-02 Ziordian, hainbat ibilgailu herritik pasatu ziren.
2021-04-29 Urbasa-Andian, tuneletik gertu, militarrak maniobrak egiten. Sasien artean manta batzuekin estalita. Hummerren teilatuetan igota, agurtzen. Panpin gorriak tiroak botatzeko prest, zinta txuri gorriak jarrita. Aurretik abisurik gabe.
2021-04-28 Dorrao Lizarragako porturantz 8 kamioi, orotariko ibilgailu bat eta gurutze gorria zuen beste bat.
2021-04 Dorraon, Lizarragako porturantz.
2020-09-10 Unanun, Beriain aldean, 3 kamioi eta bi jeep
2020-09-09 Unanun, Beriain aldean.
2020-09-01 Unanun, Beriain aldean, 40tik gora soldadu.
2020-08-25 Unanun, Beriain aldean, 40tik gora soldadu.
2020-07/08 Unanun, Beriain aldean, 40tik gora soldadu.
2019-10-03 Uharte Arakilen, Beriain aldera, 10 bat ibilgailu eta mikrobus bete soldadu.
2019-06-03 Irurtzunen, herri inguruan.
2018-04-20 Etxarri Aranatzen, Aralar alderantz, 20 bat soldadu.
2018-04-16 Lizarragako portuan, Andian, 80 bat soldadu.
2017-05-31 Unanun eta Arbizun, Ondatz eta Beriain aldean, 20 bat soldadu.
2017-02-15 Sakana erdialdean, Urbasa aldera, 20 bat soldadu.
2017-01-17 Altsasun, Urbasa aldera, 20 bat soldadu.
1997-05-27 Sakanan, militarren hegazkin batek soinu-langa gainditu zuen eta alarma eragin zuen Nafarroako hainbat tokitan, tartean Sakanan. Lurrikara izan zitekeela pentsatu zuten toki askotan. Altsasun harrobietan galdetu zuten leherketarik egin ote zuten. SOS Nafarroak argitu zuen pasa zena.
1979ko martxoren akaberan soldaduak maniobretan aritu ziren, egun osoa tiroka.
1974ko martxoaren 26tik eta 30era Militarrek maniobrak egin zituzten Andian eta Urbasan. Donostian egoitza zuen Mendi Ehiztarien VI. Brigada, artilleriako bi talde, Donostiako ingeniarien errejimendua eta Burgosko artilleriako eskuadroi arin bat izan ziren parte hartu zuten tropak, VI. Mendi Dibisioko guztira 3.000 soldadu eta 300 ibilgailu. Zunbeltz inguruan zeuden kanpatuta.
Arerio handiago baten aurrean atzera egiteko maniobrak egin bitartean haren aurrerapena moteltzeko taktikak praktikatu zituzten. Goñiko gainak eta Munarriz eta Opakuako portua eta Kontrasta artean aritu ziren militarrak. Maniobretan bi helikoptero erabili zituzten eta mortero, kanoien eta metrailadoreen benetako munizioa ere bai.