Aurten sentsazioa sortzen ari da Sakana Motorsport eskuderiako Mikel Mazkiaran Seguraren Seat 600 JTR-a. Eta ez da gutxiagorako. Hala gertatu zen larunbatean Beran, IX. Ibardin Igoeran. Lasterketa Nafarroako Mendi Igoeren Txapelketarako baliagarria zen, eta irteera hartu zuten 54 pilotuek lau aldiz osatu behar izan zuten 4,3 km-ko ibilbidea.
Azkarrenak, espero moduan, monoplazak izan ziren, Arnaud Dardans (BRC B49) buru zela (2:52.105). turismoetan Bruno Schererren Porsche 911 GT3a gailendu zen, scratch-ean edo sailkapen orokorrean bosgarren denbora onena, eta bigarrena Mikel Mazkiaran izan zen (3:09.546). Mazkiaran turismoetan bigarrena izan zen, scratchean seigarren, eta bere kategorian, lehen klasean, lehena. Podiumean sariak Hoznayoko Rallytik bueltan zendutako Mikel Regili eskaini zizkion. "Guztia eman dugu zugatik, tocayo" azaldu zuen.
Bestalde, Sakana Motorsporteko bere taldekide Alberto Villar (BMW W36) hameretzigarren sailkatu zen turismoetan (3:28.278), laugarren mailan bosgarren, eta Josu Olmos (Citroen AX) 26. (3:25.816), zazpigarren klasean seigarren.