Mendia

Mendizaleak, kostan

Maider Betelu Ganboa 2025ko eka. 18a, 10:00

Título 1647379

Udako atsedenaldiaren ondoren, irailekoa izango da Sakanako Mendizaleak taldearen hurrengo irteera

Sakanako Mendizaleak taldeak hilabeteko irteera egin zuen ekainaren 8an. Guztira 85 mendizale animatu ziren Jaizkibel eta San Juan Ibilbidea egitera, Pasaiako kostan. Uztailean eta abuztuan udako atsedena hartu, eta hurrengo irteera irailaren 21ean izango da, Areso eta Arribe artekoa.

Udan Sakanako mendi talde edo klub bakoitzak bere irteerekin segiko du, eta zenbaitek udan Pirinioetara joko dute. Larrañetakoak uztailaren 5ean eta 6an egingo dute irteera, eta Iratxokoak abuztuaren 30ean eta 31n.