Txirrindularitza

Curiel eta Gonzalez, Baztandarrako Top10ean

Guaixe 2025eko ekainaren 12a

Lasterketa abiatu baino lehen Mikel Regilen aldeko isilunea gorde zen.

Kadete mailako txirrindulari sakandarrek maila ederra erakutsi zuten Arraiotzen

Ekainaren 7an I. Baztandarra Kadete Saria jokatu zen Arraiotzen, 59 km gorabeheratsuko proba. Lasterketa oso mugituan, Aitor Mata (Rotxabikes) izan zen helmugara heltzen lehena, 8 segundora Pablo Martin (Ecotisa) eta 1:01 minutura tropel nagusia segika zituela. Top10ean bi sakandar sailkatu ziren: Xabier Curiel altsasuarra (Quesos Albeniz) bosgarren, eta Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) zortzigarren. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea) hamabigarren sailkatu zen, Ekai Erdozia (Sakana Group-Alea) hamalaugarren, Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 30., Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 39., Asier Flores (Quesos Albeniz) 48., Ekaitz Zufiaurre (Quesos Albeniz) 51., Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 60., Alex Gonzalez (Sakana Group-Alea) 65., Xabier Gorriti (Sakana Group-Alea) 67., Unai Gomez (Quesos Albeniz) 74., Oier Olaberria (Quesos Albeniz) 77. eta Gabriel Gonzalez (Sakana Group-Alea) 80.