Ekaitzaren arrastoak

Guaixe 2025ko eka. 12a, 12:21

Olatzagutian zuhaitz baten adarrak auto baten gainera erori ziren. UTZITAKOA

Kaxkarrak landareetan kalteak eragin zituen.

Bart ekaitza izan zen. Haize ufadez eta euriaz aparte kaxkarra ere bota zuen. Haizearen indarrak zenbait zuhaitzen adarrak hautsi zituzten.

Kaxkarrak, berriz, etxeetako eta baratzeetako landareei eragin zien. Une batez lurra txuri gelditu zen.