Ate berria Aralarko santutegira

Guaixe 2025ko eka. 11a, 11:13

Ekainaren 13an, ostirala, Albaloan egin duten atearen eta idiekin Gipuzkoatik ekarri zuten Aralarko santutegiko ate berria iritsiko da, Etxarri Aranatzen. Larunbatean Arbizu, Lakuntza eta Arruazutik pasa ondoren, Uharte Arakilera iritsiko da. Igandean helduko da santutegira. 

Aralarko santutegiko ate berria idiz tiratutako gurdi gainean Pasaiatik ekainaren 9an, astelehena, abiatu zen, Mundu berri baterako ateak erromesaldiaren lelopean. Ekainaren 15ean, igandea, Aralarko santutegira iritsiko da, Sakanako zenbait herrietatik pasa ondoren. 

Aralarko santutegiko ate berriaren Sakanako ibilbidea

Ekainak 13 ostirala

14:00etan, Etxarri Aranazko plazan.

Ekainak 14 larunbata

09:00 Etxarri Aranaztik irteera.

09:45 Arbizu.

10:15 Lakuntza.

11:00 Arruazu.

12:00 Uharte Arakilera iritsi.

Ekainak 15 igandea

09:00 Uharte Arakildik irteera.

12:00 Santutegira iritsiera.

12:30 Eukaristia Mikel Garciandia Palentziako Goitzana buruarekin. Iruñeko Katedraleko Musika Kaperaren emanaldiarekin.

13:30 Trinitate baselizaren eta ate berrien bedeinkapena.

14:00 Pintxo herrikoak eta dantzak.