Irañeta eta Uharte arteko argindar linea berrituko dute

Guaixe 2025eko ekainaren 18a

Argindar linea txipudiaren erdian. ARTXIBOA

Mantentze lanak izanen dira. Lineari eusten dioten posteak gutxiago izanen dira lanak despeditzean.

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresak jendaurrean jarri du Irañeta eta Uharte Arakil arteko argindar linean eginen dituen berritze lanen berri. Zehazki, lanak Altsasu-Urdiain 1 izeneko zirkuitu bakarreko 30 kV-eko aireko linean eginen ditu Irañeta eta Uharte Arakil artean, 1322. euskarritik 1339.era. Gaur egun dauden dauden hamalau dorre kendu eta haien ordez zortzi jarriko dituzte. Mantentze lan horiekin enpresaren xedea da hornidura bermatzea eremu horretako elektrizitate eskariari erantzuteko.

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren garagartzaroaren 3ko zenbakian proiektuari buruzko dokumentazioa argitaratu zen eta jakinarazi zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Irañetako hiru lurjaberi eta Uharte Arakilgo bosti eragiten die. Espedientea jendaurrean jarriko da