egitaraua

Santa Marinara

Guaixe 2025eko ekainaren 13a

Ekainaren 14an, larunbata, Urbasako ermitara erromeria eginen dute bakaikuarrek eta iturmendiarrek. 

Trinitatearen egunean Santa Marinara igoko dira bakaikuarrak eta iturmendiarrak; ekainaren 14an, larunbata. Aurten Iturmendiri dagokio ospakizuna hartzea; hortaz, behin menditik jaitsi eta Iturmendin jarraituko du festak.  

2025eko Santa Marina eguna

Ekainak 14 larunbata

10:00 Igoera etxajua.

13:00 Trikitilariekin dantzaldia, Santa Marinako plazan.

18:00 Jaitsiera etxajua.

19:00 Auzatea, San Pedroalden. Trikitilariekin kalejira, Iturmendira.

19:30 – 22:30 Alaiki taldea, Iturmendiko plazan.

00:00 – 02:00 DJ Fidel Zelay, Iturmendiko plazan.