EGITARAUAK

Ospakizunez beteta heldu da udako solstizioa

Guaixe 2025ko eka. 17a, 11:25

Ziordiarrak San Juan suaren inguruan. ARTXIBOA

Ekainaren 20an eta 21ean, ostirala eta larunbata, dorrobarrek San Juan eguna ospatzen lehenengoak izanen dira; ekainaren 21ean, larunbata, olaztiarrek Batueko ospatuko dute; eta ekainaren 23an, iluntzean, San Juan bezpera gaua ospatuko dute Sakanako herri askotan. 

Ekainaren 21ean izanen da solstizioa, udari hasiera emanez, eta Sakanako herri askotan ekainaren 23an eta 24an, San Juan bezpera eta San Juan egunean ospatuko dute udaren hasiera. Suaren inguruan afaltzea eta saltatzea izanen da ospakizunen oinarria. Ekainaren 20an eta 21ean, ostirala eta larunbata, ospatuko dute San Juan eguna, sainduaren omenezko ermitan, dorrobarrek, eta ekainaren 21ean, larunbata, olaztiarrak Batuekon bilduko dira. 

2025eko Udako Solstizioa / San Juan ospakizunak

Ekainak 21 larunbata
Olatzagutia

BATUEKO

10:30 Burundar Txistulariekin kalejira. Jarraian, Batuekora, San Migel plazatik.

11:00 Hamaiketakoa, Batuekon.

14:30 Kuadrillen bazkariak.

17:00 La Cigarra txarangarekin dantzaldia.

Ekainak 23 astelehena

SAN JUAN BEZPERA

Aizkorbe

20:00 Iturri ondoko parkean elkartu, sua egin eta bertan herri afaria eginen dute. Ondoren, suan saltoka ariko dira.

Errotz

21:00 Plazan elkartu, sua piztu eta afaria prestatu; kontzejuak jatekoa jartzen du. Ondoren, suaren gainean salto.

Irurtzun

San Juan gaua

21:30 Etxetik eramandako kafaria, Foru plazan.

22:00 Herri dantzak.

22:30 Joaldunak, pertsonaia mitologikoak, sorginen dantza eta sua piztea.

24:00 Festa amaiera.

Etxarren

20:00 Barbakoan txistorra, hirugiarra eta saltxitxak prestatuko dituzte, eta herritarrek eramandako hestekiak eta gazta ere egonen da dastatzeko, Aranburu frontoiaren parean.

Egiarreta

21:00 Bi su piztuko dituzte: handiaren gainean saltoka ibiliko dira eta txikian afaria prestatuko dute, frontoiaren ondoan.

Zuhatzu

19:00 Otamena, txistorra, urdaia eta beste, akordeoilariak eta pandero jolearen musikak girotuta.

20:00 Sua piztea, garbitoki ondoan.

Satrustegi

20:00ak aldera sua piztu eta barbakoan afaria prestatzen dute. Gauean, sua saltatuko dute.

Hiriberri Arakil

20:00 Txitera elkartean parrillada. Ondoren sua piztu eta haren gainean saltoka ariko dira.

Ihabar

Iluntzean, sardinak egin, jendeak eramandakoa jan eta sagardoa edateko aukera izanen da, autobiako zubi ondoko pabilioian.

Irañeta

20:30 Frontoiaren eta Txapel Azpi elkartearen atzeko aldean elkartu eta otamena izanen da. Irintarrek urdaia prestatu eta janen dute. Ardoa edateko aukera ere izanen dute. Ondoren, sua piztu eta saltoka ibiliko dira.

Arruazu

18:00 Etxez etxe egurrak bildu.

20:30 Ezkil errepika eta suak egin.

21:00 Herri parrillada.

Lakuntza

Iluntzean, Suak piztea eta afariak.

22:00 Ezkil jotzea eta auzatea kanpai dorrean. 

Unanu

Iluntzean, suak piztu eskolak zireneko plazan eta kale batzuetan. Suaren gainean saltatu aurretik “Subiek ez piketzeko” esanen dute.

Lizarragabengoa

22:00 Sua egin eta haren gainetik sato eginen dute, plazan.

Etxarri Aranatz

Karrika bakoitzak bere sua piztuko du eta haien inguruan elkartuko dira aldamenak.

Bakaiku

20:00 Auzatea eta merenduak, trikitixak lagunduta.

22:00 Sua piztu.

Iturmendi

18:30 Frontenis Txapelketa pilotalekuan

20:00 Auzatea eta San Juan bezperako sua piztea plazan

Ondoren, afari herrikoia plazan.

Urdiain

19:30 Herrietxetik San Juan ermitara kalejira, txistulariekin, garai bateko jantziak daramaten neskekin eta dantzari txikiekin. Iristean, meza, ermitan.

Ondoren, sua piztu, San Juan kantaita eta dantzari txikien emanaldia, ermitako plazan.

Herrian bueltan, auzoka afariak auzoka edo kuadrillaka.

Altsasu

16:45 Txupinazoa trikitilariak lagunduta, San Juan plazan.

17:00 Haur jolasak Tramankulu taldearekin, San Juan plazan.

18:00 Txokolate jana Txutxin Ibañezek lagunduta.

19:30 Udabaltza Altsasuko Txistulariekin batera udaletxetik San Juan ermitara abiatuko da.

Udako solstizioa ospatzeko festa, Foru plazan.

Auzatea Kukuerrekak antolatuta.

20:30 Festaren hasiera: San Juango ermitan sua piztea.

Auzatea.

Herriko suak pizteko txupin iragarlea.

Kalejira San Juan ermitatik Foru plazaraino Altsasuko Txistulariak lagunduta.

Auzatea, ermitauaren etxean.

21:30 – 23:30 Eztanda Txarangak suak girotuko ditu.

Olatzagutia

Iluntzean, suak eta afariak kaleetan.

Ziordia

18:00 Batuekora joan eta han merendatu.

21:00 Afaria, Txoperan.

22:15 Zortzikoa, Txoperan

22:30 Sua piztea, Txoperan.

Ekainak 24 asteartea

SAN JUAN EGUNA

Bakaiku

Goiz eta arratsaldea, puzgarriak.

Eguerdian, jubilatuen bazkaria.

17:30 Bolloak eta txokolatinak banatu.

Ekainak 24 asteartea

Altsasu

20:00 Zortzikoa Altsasuko Txistulariekin eta auzatea, Foru plazan.

22:00 Haize Berriak bandarekin dantzaldia, Foru plazan.