Bakaikuarrek eta iturmendiarrek Santa Marina ermitaren inguruan bat egin zuten ekainaren 14an, larunbata. Plazan auzatea eta dantza saioak izan ziren bazkaldu aurretik. Lainopean bazkaldu zuten eta ohi baino lasterrago hartu zuten herrietarako bidea. Trinitate ospakizuna Iturmendiko Udalari antolatzea zegokionez, festak Iturmendin izan zuen segida. Herrira iritsi aurretik, San Pedro ermitaren parean auzatea izen eta dantzaldiarekin borobildu zen ospakizuna. Igandearekin ermitan meza izan zen.