Txirrindularitza

Kadeteen Lacturale Trofeoan lau sakandar Top15ean

Guaixe 2025ko eka. 18a, 10:20

Ekai Erdozia, Ion Unai Gonzalez, Xabier Curiel eta Urko Oiarbide lehen hamaika postuetan sailkatu ziren

Ekainaren 15ean Kadeteen Lacturale Trofeoa jokatu zen Undianon, 61 km-ko lasterketa. Etengabeko erasoak izan ziren, eta tropela guztiz partekatuta iritsi zen. Izena emanda zeuden 87 txirrindularietatik 38 sailkatu ziren. 

Irabazlea Aitor Mata (Rotxabikes) izan zen, sekulako erakustaldia egin eta helmugara bakarrik helduta (1:31:30). 3:39 minutu atera zizkion Aragoiko selekzioko Mateo Marcosi. Top 15ean lau sakandar sailkatu ziren: Ekai Erdozia (Sakana Group-Alea) bosgarren izan zen, 5:20ra; Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) zazpigarren, 5:22ra; Xabier Curiel (Quesos Albeniz) hamargarren, 5:23ra; eta Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea) hamaikagarren, 5:25era. 

Bestalde, Ekaitz Zufiaurre (Quesos Albeniz) 22. iritsi zen helmugara, Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 25., Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 34. eta Asier Flores (Quesos Albeniz) 35. 

Taldekako sailkapenean, garailea Rotxabikes izan zen, eta hirugarren Sakana Group-Alea.