Euskarazko udako kanpaldietarako dirulaguntza

Guaixe 2025eko ekainaren 26a

Haurra eta heldua Arruazun. ARTXIBOA

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30ean despedituko da.

Euskara hutsezko udalekuetara joaten diren haur eta gazteei dirulaguntza emateko deialdia onartu du Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Deialdi horren bidez 2025. urtean zehar burutuko diren udalekuak hartuko ditu kontuan. Beti ere haur edo gazteei zuzendutako euskara hutsezko udalekuak badira. Eta udalekuak iraupena 5 egun (4 gau) eta 15 egun (14 gau) bitartekoa bada eta udako oporren garaian eskaintzea (ekainaren 15etik irailaren 30era bitarte). Dirulaguntza deialdi horretarako 9.000 euro bideratu ditu Euskara Zerbitzuak.