Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak zenbait ikastarotan parte hartzeagatik matrikulazio gastuetarako dirulaguntza deialdia egin duela. Zehazki bi ikastaro motetarako dira. Batetik, edozein gairi buruz euskaraz egindakoak, aisialdiko monitore edo zuzendari izateko euskarazko ikastaroak barne. Eta, bestetik, euskararen edota hizkuntza gutxituen normalizazioarekin edo soziolinguistikarekin zerikusia dutenak. Dirulaguntza deialdiak ez du barne hartzen ez egoitza ez eta kilometraje gasturik ere. Ez dira diruz lagunduko Sakanako Mankomunitateko langileek egindako ikastaroak. Euskara Zerbitzuak 2.000 euroko poltsa du deialdi horretarako. Laguntza eskabideak lastailaren 31ra arte aurkez daitezke Sakanako Mankomunitatean.