Euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren sakandarrei dirulaguntzak emateko deialdia egin du Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Ibarreko erakundeak diruz lagunduko ditu 2024ko irailaren 1etik 2025eko agorrilaren 31ra arte egindako ikastaroen matrikulak. Kilometrajea ez da diruz lagunduko. Diruz lagunduko dira ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta informatika bidezkoak izanen dira, C2 mailakoak barne. Ez dira diruz lagunduko ikastaro teknikoak ez eta Sakanako Mankomunitateko langileek egindakoak ere. Euskara Zerbitzuak laguntzetarako guztira 25.000 euro ditu.