Udalak jaso gabeko herentzia baten berri eman du

Guaixe 2025eko ekainaren 24a

Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Iruñean hil zen etxarrendar baten herentziaren inguruko deialdia da.

Testamenturik ez dagoenez edo testamentuan izendatutakoek uko egin dietenez, jaraunspen edo herentzia jaso gabearen ordezkariengana jotzea ezinezkoa izan denez, Arakilgo Udalak ediktua argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialean (garagartzaroaren 18an) eta Arakilgo udaletxeko eta Etxarrengo Kontzeju etxeko iragarki oholean jarri du. Hildakoaren ondorengoak edo haien ordezkariak hilabete dute Iruñeko Karlos III. Etorbideko 4. zenbakiko 6. mailan dagoen bulego kudeatzailera joateko. Hildakoaren heriotza egunean jakinarazi gabe zegoen azken izapidearen berri emanen diote, eta herentziarako eskubidea egiaztatu beharko du.