Erlauntza bat kendu zuten Amandrea kaleko zuhaitz batetik atzo, garagarrilak 18, 17:30 aldera. Bakarren batek erle langileak erlauntzaren parean ikusi eta suhiltzaileak jakinaren gainean jarri zituen. Haiek erlezain irintar bati hots egin zioten. Behar bezala jantzi eta kutxa batekin suhiltzaileen orotariko ibilgailu gainera igota, erleak berarekin hartu eta kutxan, erlauntz artifizialean, sartu zituen.