Sakana Europako Iconic proiektuko parte hartzailea da

Guaixe 2025eko ekainaren 19a

Egitasmoak parte hartzen duten zazpi eskualde eta hirietako ordezkariak. SGA

Mugikortasun iraunkorra landuko dute lau urtez.

Interreg Europe programaren barruan, Icoonic proiektua abiarazteko ekitaldia hartu zuen Alemaniako Saarland eskualdeko Saarbrück hiriburuak joan zen astean. Proiektu hori Europako zazpi eskualde eta hirik sustatzen dute eta bertako erakunde bazkidea da Sakanako Garapen Agentzia. Sakanako Mankomunitateak ere parte hartzen du bazkide elkartu gisa. Ordezkari sakandarrekin batera Nafarroako Gobernuko Garraio Zuzendaritzako ordezkariak ere izan ziren, proiektua babesle baita. 

Iconic proiektuak mugikortasun iraunkorra du ardatz eta lau urteko iraupena izanen du. Arlo horretan erakundeek esperientzia positiboak trukatuko dituzte,  mugikortasun iraunkorraren arloan, eta baliabide politikoaren garapenean lan egingo du, Sakanako Mugikortasun Plana. Egitasmo horrek Nafarroa osorako mugikortasun iraunkorreko planak nola idatzi behar diren zehazten lagunduko du.

Interreg Europe programaren helburua agintari publikoek eta erakunde garrantzitsuetako ordezkariek beste eskualdeekin harremanetan jartzea da, esperientziak trukatu eta elkarrengandik ikasteko. Ikaskuntza-prozesu bat da, jardunbide egokiak identifikatuz eta aztertuz eta esperientziak trukatuz eta transferituz, eskualde garapeneko tresna politikoak hobetzeko helburua duena.

Parte hartzaileak 
Saarland eskualdea (Alemania).
Castelo Branco udala (Portugal).
Sinergija garapen agentzia (Eslovenia).
SArajevo eskualdeko garapen agentzia (Bosnia-Herzegovina).
Podkarpackie eskualdea (Polonia).
Ipar-ekialdeko eskualdeko garapen agentzia (Errumania).
Sakanako Garapen Agentzia (Euskal Herria).