Udaberriko azken egunak ditugu hauek. Urtaro haizetsu eta euritsua izan denaren sentipenarekin utzi digu. Bazterrak berde asko daude. Abeltzainak belarrak egiten hasiak dira aspaldi. Loreak batean eta bestean jaso eta haiekin etxeak edertzen dituztenak ere asko dira gure Sakana honetan. Baina lore batzuengatik eskaladan aritzeak, merezi ote?