Erauntsiak kalteak eragin zituen

Guaixe 2025ko eka. 25a, 10:28

Arbizuarrak plazako toldoari eusten. UTZITAKOA

Arbizuko plazako toldoa hautsi eta Etxarrin egurrezko ate bat auto baten gainera erori zen.

Bart izandako ekaitzak arrastoa utzi du. Festetan dago Arbizun eta herritarrak plazan afari-merenduan zeudela harrapatu zituen ekaitzak. Udaletxe parean jartzen den toldoaren karrika aldeko loturak hautsi zituen haizeak. Kalteak handiagoak ez izateko arbizuar talde batek toldoari eutsi zion haizea gelditu zen arte.  

Zorionez ez zuen inork minik hartu. Erauntsia pasata, toldoa erdiko postearen kontra bildu zuten. Hura gabe pasako dute festak. Aurrera begira zerbait pentsatu beharko dutela azaldu dute udaletik. 


Etxarri Aranatz

Etxarri Aranazko kale nagusiko 24. zenbakiaren ondoan dagoen eraikin bateko egurrezko atea parean aparkatuta zegoen auto baten gainera erori zen.