Haize Txikiak bandaren dantzaldi handia

Guaixe 2025eko ekainaren 27a

Haize Txikiak bandako kideak entseguan. UTZITAKOA

Ekainaren 27an eta 28an, ostirala eta larunbata, udako bi kontzertu emanen ditu Haize Txikiak Bandak, Irurtzunen eta Etxarri Aranatzen, hurrenez hurren. 

Ekainaren 27an eta 28an, Irurtzungo Gernika plazan eta Etxarri Aranazko plazan, hurrenez hurren, Haize Txikiak bandaren kontzertua izanen da. Bi emanaldiak 19:30ean izanen dira, eta aurten Dantzaldi handia proposatu dute; beraz, nahi duena orok parte har dezake, eta bandatik plazak "dantzariz beteta" ikusteko deia egin dute. 

Banda txikia Sakanako Musika Eskolako kideak elkar ezagutzeko egitasmo bezala sortu zen. Normalean bost eguneko topaketak egiten dituzte, baina aurte sanjuanak eta sanpedroak direnez, hiru egunetakoa egin dute, entsegu orduak luzatuz. Gainera, aurreko urterako prestatutako kontzertua egingo dute, azken unean bertan behera utzi behar izan zutena. 

Banda batek kontzertu "serioak" ez ezik, beste motatako emanaldiak egin ditzakeela erakusteko sortu zuten aurten egingo dute Dantzaldia.