Mankomunitateak konposta banatzeari agorrilean ekinen dio berriro

Guaixe 2025ko uzt. 2a, 11:23

Utzubar Ekoguneko konpost planta. ARTXIBOA

Eskariak gora egin du, eta behar bezala prestatzeko denbora behar da.

 Sakanako Mankomunitateak jakinarazi duenez, konpost banaketa eten egin du, eta agorrilean hasiko da banatzen. Baratza, soro eta etxean erabiltzeko konpost eskaera hazi egin dela jakinarazi du ibarreko erakundeak. Utzubar Ekogunean dagoen konposta behar bezala ondu eta bahetzeko Mank-ek haren banaketa eten egin du, duen kalitatea bermatzeko. Konposta nahi duenak agorrilaren 1etik aurrera Uztubar Ekogunetik pasatzeko aukera izanen du.

Ibarreko erakundeak jakinarazi duenez, guztira 318 tona konpost banatu dira. Horrekin garraioan 40 tona C02 isurtzea saihestu da.