Urbasako kanpinean egindako lanekin urteko CO2 isurketak %58 murriztu dira

Guaixe 2025eko ekainaren 6a

Rebeca Esnaola Bermejo kontseilaria kanpinean izan da. UTZITAKOA

Foru administrazioak energia eraginkortasuna hobetzeko lanak egin ditu. Ondorioz energia eskaria murriztu da, instalazioen energia eraginkortasunean hobetu eta energia berriztagarriaren sorkuntzaren hazi da. Horrek guztiak ekarri du instalazioen energia kalifikazioak ia bi letratan hobetuko dira.

Nafarroako Gobernuak Urbasako kanpineko energia-eraginkortasuna hobetzeko helburuz hainbat lan egin ditu.  Alde batetik, inguratzaileak hobetu dira gela anitzeko eraikinaren teilatuan eta  taberna/jatetxearen eraikinaren teiladuran eta aerotermia instalatu da bungalowetan, taberna-jatetxearen eraikinean eta gela anitzen eraikinean. Bestalde, instalazio fotovoltaikoak jarri dira taberna-jatetxearen estalkian eta bungalowak ur beroz hornitzen dituen eraikinean fototermia-instalazioak. Azkenik, besteak beste, LED teknologia duten luminariak jarri dira bonbillen ordez.

Obra horien bidez, ia bi letratan hobetu dira eraikin eta bungalowen kalifikazio energetikoak, eta urteko CO2 isuriak % 58 murriztea lortu da. Horrela, Europar Batasuneko Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren 026 bis etiketa klimatikoak ezartzen duen %30eko minimoa gainditu da.

Lanek 371.586 euroko (BEZ barne) inbertsioa eskatu diote gobernuari. Baina Europar Batasunak finantzatu ditu Next GenerationEU planaren bidez. Lanak "ACD NAVARRA RURAL" Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planaren barruan kokatzen dira. Plan horren helburu orokorra da Nafarroa Europa mailako turismo jasangarriaren erreferente bihurtzea, baita departamentuko instalazio turistikoetan eraginkortasun energetikoan inbertsioak egiteko jarduera-ildoaren barruan ere.

Energia hobekuntzarako bigarren fase bat aurreikusi du foru administrazioak, eta, horretarako, proiektua idazteko eskatu da. Funtsean, eraikinen kanpoko arotzeria aldatuko da. Aldi berean jatetxeko, gela anitzetako eraikinean eta zerbitzu higienikoen bi bloke ur beroa izateko plaka fotovoltaikoak jarriko dituzte. Estalkiak hobetzen ere jarraituko da.

90eko hamarkadaren hasierako azpiegitura
Urbasako kanpina Lizarra eta Olatzagutia lotzen dituen errepidearen 30. kilometroaren ondoan dago, Urbasaren erdian, eta 90eko hamarkadaren hasierakoa da. Instalazioak sortu ziren turismo berdea "antolatzeko" helburuarekin, gero eta jende gehiago joaten baitzen bertara.

Obren bidez, Bioitzako behortegi zaharraren lurren eta eraikinen zati bat egokitu zen, uda garaian kanpin gisa erabiltzeko. Gaur egun, kanpinak 3 izarreko kategoria du. 576 plazako edukiera du horrela banatuta: gela anitzeko egoitza eraikin bat, 14 bungalow independente eta gela bikoitzeko 6 ostatu-unitate dituen eraikina, baita zerbitzuetako eraikinak ere: harrera, taberna-jatetxea, langileen biltegiak eta aldagelak, komuneko eta galdarako zerbitzuguneak. Kanpoaldean, kanpatzeko gunea, askaldegia eta jolasak daude.

2013ko erdialdetik, Camping Urbasa ABEEak kudeatzen du instalazioa, orain, Beriteguia SLk desegin ondoren, jabari publikoko emakida baten bidez.