Kadete mailako tropelak nazioarteko XII. Txuma Memoriala hiru eguneko lasterketa famatuan hartu du parte, Bizkaian. Lehen etapa Berangoko Klasikoa izan zen (59,3 km), bigarrena Erandioko klasikoa (61,3 km) eta hirugarrena eta azkena Leioako Klasikoa (62,7 km). Bertan lehiatu da Sakana Group-Alea talde sakandarra.
Txirrindulari sakandarrak ederki aritu dira Bizkaian, eta Top20an zenbait postu egin dituzte. Esaterako, Berangoko lehen etapan Ion Unai Gonzalez hamaikagarren izan zen, eta Ekai Erdozia hamahirugarren. Erandioko bigarren etapan Ion Unai Gonzalez hemeretzigarren izan zen, eta Leioako hirugarren etapan, Ekai Erdozia zazpigarren sailkatu zen, eta Ion Unai Gonzalez bederatzigarren. Hirugarren etapa horretan Sakana Group-Alea talderik onena izan zen.