Ergoiengo Udalak, 2025eko ekainaren 17an egindako osoko bilkuran, Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen ordenantza onestea erabaki zuen. Araudi berria udaletxeko iragarki taulan jarri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu du eta jendaurrean egonen da agorrilaren 13ra arte. Bizilagunek eta bidezko interesa dutenek epe horren barruan espedientea aztertu dezakete eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzakete. Epe hori pasata inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza.