Duela 25 urte...

Arakilgo eguna

Guaixe 2025eko uztailaren 22a

Egiarretako Itxasperri ermitaren inguruan elkartu ziren arakildarrak .

Santiago egunarekin, garilaren 25ean, arakildarrak Egiarretako Itxasperri ermitaren inguruan elkartu ziren. Hirugarren urtea zen Arakilgo Eguna ospatu zena. Ermitan meza izan zen, Aralarko aingeruaren irudia bertan zela. Eguraldiak lagundu ez zuenez, aizkolariek egin beharreko erakustaldia bertan behera gelditu zen. Baina arakildarrak Etxarrengo frontoian elkartu ziren bazkaltzera. Ondorengo mus txapelketako onenak Mikel Lazkoz eta Miguel Erbiti egiarretarrak izan ziren. Briskakoak, berriz, Angela eta Angeles etxarrendarrak.