Ergoienan kontribuzioa ordaintzeko garaia

Guaixe 2025eko uztailaren 8a

Ergoienako herriko etxea. ARTXIBOA

Hilabete honetan ordaindu beharko da.

Ergoienako Udalak jakinarazi du hiri eta landa kontribuzioko ordainagiriak bidali dizkiela haiek helbideratuta dituzten ergoendarrei. Udalaren ordainagiriak helbideratu gabe dituzten herritarrek jakinarazpena jaso ondoren hilabete izanen dute borondatez ordainketa egiteko. Epe hori pasata ordaindu ez dutenei %5 igoko diete zerga. Azkenik, zerga ordaintzen ez dutenek kasuan udala derrigorrezko dirubilketa agentziaren bidez kobratuko ditu.