Nafarroan uren arazketaren ardura duen Nilsa enpresa publikoak bere udako kanpainari Dorraon ekin dio. 4 eta 12 urte hogei bat haurrek parte hartu zuten Nilsaren udako hezkuntza kanpainan. Lehenik, Dorraoko ur araztegira bisita egin zuten eta haurrei haren funtzionamenduaren berri eman zieten. Ondoren parte hartzaileei eskularruak eta pintzak eman zizkieten eta Leziza ubeldera joan ziren, hura garbitzeko asmoz. Ordubete egon ziren lanean eta hiru bat kilo hondakin bildu zituzten ubeldearen ibilgutik eta areketatik. Jasotako zaborren artean, batez ere poltsak, plastiko gogorrak, latak, toallatxoak eta beiraren bat zegoen. Behin garbiketa despedituta, uraren kalitatearen analisia egin zuten kit kimiko batekin.
Nilsak udarako prestatu duen kanpaina irailaren erdialdera arte iraungo du. Batez ere biztanle gutxiko herrietan egiten du, tokiko eta sasoiko biztanleendako ingurune naturalari buruzko kontzientziazioa dinamizatu eta sustatzeko jarduerak bilatzen baitituzte.