Uztailaren 8an, 9an, 16an eta 17an, Goza Bizi Sakanan programaren Ur Festa Goxoak ospatuko dira, Uharte Arakilgo, Altsasuko, Etxarri Aranazko eta Lakuntzako igerilekuetan, hurrenez hurren. Ekimena gazteei bideratuta dago, eta ur jolasak, musika eta abar izanen dira. Arraltsaldean hasi eta gauerdira arte luzatuko da festa.