Eskribarena etxeko lanek Esku-hartze Publikorako Proiektu izendapena dute

Guaixe 2025eko uztailaren 16a

Eskribarena zaharberritu eta alokairurako etxebizitzak eginen ditu udalak. ARTXIBOA

Besteak beste, dirulaguntza handiagoa lortuko du udalak.

Ihabarko Eskribarena etxea birgaitu eta han etxebizitzak egiteko egitasmoak beste bulkada bat jaso du. Izan ere, Nafarroako Gobernuko etxebizitzako zuzendari nagusiak Arakilgo Udalak aurkeztutako Esku-hartze Publikorako Proiektua onartu du. Hori posible da aldez aurretik Arakil lehentasunez birgaitu beharreko eremu izendapena lortu baitu. Esku-hartze Publikorako Proiektua onesteak laguntza ekonomiko handiagoak eskuratzeko aukera emanen dio udalari. Laguntza horietarako, sustatuko diren etxebizitza berrien bizigarritasunaren gaineko nahitaezko aldeko txostena eskuratu beharko da.

Gobernuak Arakilgo Udalaren eskaera onartu du proposatutako jarduera etxebizitza berriak sortzea duelako helburu, baita ibarrean eraikitako ondarea berreskuratzea ere, eraikinaren memoria eta testuingurua gogora ekarriz, baina funtzio garaikidearekin.