Txirrindularitza

Sakandarrak, selekzioarekin

Maider Betelu Ganboa 2025eko uztailaren 14a

Espainiako Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuen Nafarroako selekzioa. NAFARROAKO TXIRRINDULARITZA SELEKZIOA

Hiru sakandarrek parte hartu zuten Eskolarteko Espainiako Txirrindularitza Txapelketan 

Tarazona de la Manchak Eskolarteko Espainiako Txirrindularitza Txapelketak hartu zituen uztailaren lehen asteburuan. Kadeteetan, Nafarroako selekzioko Enara Perez 23. sailkatu zen, eta Iker Agirre 52. Haurren mailan Eider Razkin 32. iritsi zen helmugara. Burundako Juan Carlos Gil de Gomez Errioxarekin lehiatu zen.