Aizkora

Ioan Goikoetxeak eta Eñaut Oiarbidek aurrera egin dute Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketan

Guaixe 2025eko uztailaren 10a

Eñaut Oiarbide, lanean. OSKAR MONTERO

Hurrengo kanporaketa abuztuaren 15ean jokatuko dute, Arantzan

Uztailaren 9an Nafarroako III. Mailako Txapelketako kanporaketa jokatu zen, sanferminetan. Guztira hamaika aizkolarik  parte hartu zuten parte, tartean bi sakandarrek: Ioan Goikoetxeak eta Eñaut Oiarbidek. Bi kanaerdiko erdibitu behar izan zituzten. 

Julen Urrutia izan zen azkarrena (5:35), Beñat Senosiainen (6:46), Xabier Mitxelenaren (7:15), Ioan Goikoetxearen (7:23) eta Eñaut Oiarbideren (8:40) aurretik. Ioan Goikoetxea eta Eñaut Oiarbide abuztuaren 15ean Arantzan jokatuko den kanporaketarako sailkatu dira. Atzetik Unai Valverde (8:55), Iker Goldarazena (9:01), Mikel Santesteban (9:51), Urko Erice (10:06), Markel Iturralde (10:31) eta Ander Etxeberria (13:31) sailkatu ziren. 

Iraizoz, ingudean txapeldunorde
Ondoren, Nafarroako Ingude Txapelketaren txanda izan zen. Emakumezkoetan, Sakanako Harri Jasotze Eskolako Maika Iraizozek hartu zuen parte, Maika Ariztegi, Leire Arraztoa, Iranzu Fierro, Leire Etxeberria eta Irune Biurrunekin. 9 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman beharko zieten minutu eta erdian. Maika Ariztegi gailendu zen, 91 altxaldirekin, Maika Iraizozen aurretik (86 altxaldi).