Herri kirolak

Mikel Lasarte, XXV. San Fermin Motozerra Sariaren bila

Guaixe 2025eko uztailaren 14a

Iaz txapeldunordea izan zen Lasarte. ARTXIBOA

Iaz txapelduna izan zen eta duela bi urte lortutako txapela berritu nahi du Lasartek

Urte askotan Sakanako Harri Jasotze eskolako buru izandako Mikel Lasartek hitzordua du uztailaren 14ko eguerdian Iruñeko Foru plazan. XXV. San Fermin Motozerra Saria dago jokoan, eta duela bi urte lortu eta iaz galdutako txapela berreskuratu nahi du. Irurtzunen bizi den azpiroztarrarekin batera Azkoiengo Juan Asin, egungo txapelduna, eta Amaia Conde iruindarra lehiatuko dira. 30 minutuko bi txandatan irudi bana egin beharko dituzte. 

Maika Iraizoz, txingekin
Sakanako Harri Jasotze Eskolan trebatzen den Maika Iraizoz zenoztarrak Nafarroako Emakumezkoen Txinga Txapelketan parte hartuko du uztailaren 14an, Garazi Azkoaga, Iranzu Fierro eta Esti Gastearena txingalariekin batera. Esku banatan 25 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egitea dute jokoan. Plazak 28 m neurritzen ditu.