Pilota

Urzante desafioa, Baikorendako

Guaixe 2025eko uztailaren 14a

Baikoko Iñaki Artolak, Jakak eta Albisuk eta Bakaikoak lortu zuten Urzante desafioa irabaztea. UTZITAKOA

Jokoan zeuden hiru partidetan gailendu ziren Bilboko enpresako pilotariak, tartean Joanes Bakaikoa

San Fermin Pilota Feriaren barruan uztailaren 13an Urzante Olioaren desafioa hartu zuen Labrit pilotalekuak. Aspepelota eta Baikoko pilotariek hiru partida jokatu zituzten, eta hirutan Baikokoak gailendu ziren. 

Lau eta erdian Iñaki Artolak Aitor Elordi hartu zuen mendean, 14-18; binaka, Jakak eta Albisuk 17-22 irabazi zieten Binakako txapeldunei, Ezkurdiari eta Rezustari; azkenik, buruz buru, Joanes Bakaikoa argi gailendu zen Aldaberen kontra, 18-4. Hortaz, Urzanteren olio botilek Bilboko bidea hartuko dute.