Herri kirolak

Maika Iraizoz, txingatan txapeldunordea

Guaixe 2025eko uztailaren 15a

Maika Iraizoz Nafarroako Ingude Txapelketan txapeldunordea izan zen. OSKAR MONTERO

Sakanako Harri Jasotze Eskolan trebatzen den zenozdarrak 12 plaza pasa osatu zituen Nafarroako Emakumezkoen Txinga Txapelketan

Sanferminetako herri kirol programazioaren azkeneko egunean, uztailaren 14an, txingak eta motozerrak izan ziren protagonista. Emakumezkoen Nafarroako Txinga Txapelketan, Sakanako Harri Jasotze Eskolan trebatzen den Maika Iraizoz zenoztarrak parte hartu zuen, Garazi Azkoaga, Iranzu Fierro eta Esti Gastearena txingalariekin batera. Esku banatan 25 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egitea zuten jokoan. Plazak 28 m neurritzen zituen. 

Esti Gastearenak ez zuen areriorik izan, eta 20 plaza eta 6,95 m osatu zituen txingekin. Maika Iraizoz bigarren izan zen, 12 plaza, heren bat eta 1,52 m osatuta. Beraz, txapeldunordea dugu. Nafarroako Ingude Txapelketan bigarren sailkatu zen baita ere.