Arakilgo euskara taldeak, Urbaranek gaupasa antolatu zuen Etxarrenen abenduaren 16an. Musika jaialdirako honako leloa aukeratu zuten Urbarangoek: Nafarroa euskalduntzen, Arakil laguntzen eta Urbaran euskaragatik lan eta lan. Oholtzan musikari sakandarrak zituzten bi talde: Imanol Goikoetxea eta Anabel Arraizaren Triki-Trake eta Juanpa Agirreren Akelarre. Sakandarrez aparte Larraun, Basaburua eta Iruñetik jendea joan zen.
