Sutegi taldeak estreinakoz San Silbestre lasterketa antolatu zuen. 54 gaztek eman zuten izena. 15 urtetik beherakoek herrian barnako 1.200 metroko zirkuituari bi buelta eman behar zizkioten (2.400 metro) eta 15 urtetik gorakoek bost (6.000 metro). Helduen mailan ez zen emakumezkorik aurkeztu eta podiuma honakoek osatu zuten: Migel Angel Aldaz, Raul Audikana eta Iñaki Garmendia. Haurren mailak, adinaren araberako hiru sailkapen izan ziren.
