Cederna-Garalur elkarteak euskara teknikari bat kontratatu nahi du. Lanpostura aurkezteko gutxieneko baldintzak dira: unibertsitateko gradu-titulua edo baliokidea izatea, C1 euskara titulua edo baliokidea edukitzea, frogatu daitekeen bi urteko lan esperientzia izatea eta B1 gidabaimena izatea. Horrez aparte, lan esperientziarekin eta eremuaren ezagutzarekin lotutako prestakuntza osagarria positiboki baloratuko da.
Garalurrek kontratu mugagabea eskaintzen du, sei hilabeteko probaldiarekin. Curriculuma, hizkuntza-titulazioaren eta lan-bizitzaren ziurtagiriaren kopia konpultsatuak info@cederna.es posta elektronikoko helbidera bidali behar dira, eta mezuaren izenburua "EUSKARA TEKNIKARIA" izango da. Hautaketa-prozesuari buruzko informazio gehiago www.cederna.eu/eus/web orrian edo 948 20 66 97 telefono zenbakian eskuratu ahal izango dute.
Egitekoak
Kontratatutako euskara teknikariak bi zeregin nagusi izanen ditu. Alde batetik, Cederna-Garalur barruan. Besteak beste honakoak egin beharko ditu: elkartearen irudian eta komunikazioan, lan-ildoetan eta zerbitzuetan euskara erabiltzeko planak egin beharko ditu; langileei hizkuntza-aholkularitza eskaini; itzulpenak egin eta euskarazko prestakuntzari buruzko informazioa eta ikasteko dauden laguntzen berri eman, Euskarabidearen bidez eskaintzen dituen laguntzen deialdien berri ematea eta laguntzen tramitazioa egin.
Bestalde elkarteak hartzen duen Mendialdeko toki erakunde, gizarte eragile eta herritarrekin harremana izan beharko du. Esaterako: udaletako Euskara Zerbitzu Teknikoekin koordinatzea; Euskarabidearekin koordinatzea, eskualdeetan euskara
sustatzeko programak garatzeko; Euskarabideak euskara sustatzeko egiten dituen
laguntzen deialdiei buruzko informazioa ematea; euskara sustatzeko ekintzak proposatzea eta hizkuntza hori bultzatzeko erreferentziazko eragile izatea; euskara sustatzea helburu duten gizarte-erakundeekin lankidetzan aritzea (euskaltegiak, elkarteak...); eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko Euskarabidearen programak garatzea, euskarak elementu gisa izan dezakeen balioa gizarteratuz; eskualdeetako euskaldunen eta euskarazaleen harremana, gizarte-ehuna eta aktibazioa bultzatzea, eta gizarte-espazioak eta egoerak sortzeko programak diseinatzea eta dinamizatzea eta euskara erabiltzeko komunikazio-baliabideak.