Pilota

Aaron Arbizu, Villabonako Santio Txapelketako finalera

Guaixe 2025eko uztailaren 18a

Aaron Arbizu eta Harkaitz Murua, Villabonako Santio Txapelketan. UTZITAKOA

Harkaitz Muruarekin batera, finalerdian garaipen ederra lortu zuten. Finala uztailaren 27an jokatuko da

Bigarren finalerdian Harkaitz Muruak (Inttxurre) eta Aaron Arbizuk (Irurtzun) Jorge Fernandez (San Cosme) eta Unax Apeztegia (Oberena) izan zituzten aurkari. Lehia gogorra izan zen. Hasieran Fernandezek eta Apeztegiak hasi ziren hobeki, eta 12-6 aurreratu ziren. Baina Aaaron Arbizu agintzen hasi zen, arerioak estutzen eta behartzen, Apeztegiak zenbait akats egin zituen, eta Muruak eta Arbizuk gora egin zuten. Horrela, azkenean partidaren jaun eta jabe egin ziren Murua eta Arbizu, eta partzial ikusgarriarekin, garaipen itzela lortu zuten, 22-18 irabazita. 

Villabonako Santio Txapelketako finala uztailaren 27an jokatuko dute Murua-Arbizuk eta Apezetxea-Landak.