Leintz Gatzagak Dorletako Ama XLVII. Sari Nagusia hartu zuen uztailaren 20an, 117,37 km eta 2.174 m desnibeleko proba. Ibilbidean barna Apotzaga mendatea, lautan, eta Gatzagako mendatea, hirutan, gainditu behar izan zituzten korrikalariek. Lasterketa mugitua Gorka Corresek (Rural Kutxa-Alea) irabazi zuen (3:01:20), Asier Castillaren (Euskadi Fundazioa, 3:02:02) eta Richard Morrisean (Team California, 3:02:06) aurretik.
Mikel Uncilla etxarriarra (Rural Kutxa-Alea) hamalaugarren sailkatu zen (3:03:13), baina podiumera igo zen mendiko saria jasotzera. Aimar Tadeo lakuntzarra (Euskadi Fundazioa) 23. sailkatu zen (3:03:27).