Txirrindularitza

Gizonezkoen XXXIX. Iruñerriko Itzulia, abian

Guaixe 2025eko uztailaren 22a

Joan zen urtean Iruñerriko Itzulia Sakanatik pasatu zen baita ere. MARTIN EARLY

Uztailaren 22an abiatuko da lehendabiziko etapa, Mutiloan. Lau etapa dira guztira, eta bigarrenean Errotzetik eta Irurtzundik pasako dira, bitan

Emakumezkoen Iruñerriko Itzulia despedituta, gizonezkoena jarriko da abian. Aurtengoa XXXIX. Iruñerriko Itzulia izango da, eta lau etapa izango ditu jokoan. 

Lehenengoa Mutiloan jokatuko da, uztailaren 22an, 114 km-ko etapa. 3. mailako Iturrotx eta laugarren mailako Aranguren gaina dituzte aurretik. 

Bigarren etapa Ororbian erabakiko da (101 km), eta junior mailako lasterketa Sakanan sartuko da, :bitan. Atondotik Errotzera helduko da, 17:30ak aldera. Segidan Irurtzunera helduko da, eta Latasarantz egingo du aurrera. Larraun eta Ultzama aldetik buelta egin eta gero, Urrizako bentetatik Irurtzunerantz egingo du, eta 18:20ak aldera Irurtzun gurutzatuta, Izurdiagatik pasa eta Errotzetik aurrera egingo du, Ororbiarantz. Arteta edo Goñiko gaina eta Ultzurruneko gaina gainditu beharko dituzte.

Hirugarren etapa Undianon jokatuko da (112 km). Bigarren mailaiko Orendain eta Mañeru gainak gainditu eta gero, lehen mailako Arradia eta Girgillano igo beharko dituzte, eta hirugarren mailako Belaskoain. Azkenik, laugarren eta azken etapa Iruñean erabakiko da (111 km). Bigarren mailako Orendain bitan gainditu beharko dute, eta Etxauri, Jugondo eta Zirizako murruak.