Junior mailako gizonen XXXIX. Iruñerriko Itzulia uztailaren 22an hasi zen, Mutiloan jokatutako etaparekin (114 km). 20. kilometroan zazpi txirrindularik, Lucas Trahodinskyk, Hector Fernandezek, Aran Boixek, Sergio Gamezek, Joan Cardonak, Ren HanTsenek eta Ferran Torrak erasoa jo zuten, eta eguneko ihesaldia burutu zuten, helmugaraino iraun zuena. Esprintean Lucas Strahodinsky gailendu zen (2:37:58). Talde nagusia 56 segundora sartu zen. Bertan zeuden Tolosa Danenako sakandarrak, Ekain Imaz eta Luca Martinez.
Lehen nafarra Markel Fernandez da, bigarrena Ekain Imaz eta laugarren Luca Martinez, guztiak denbora berean.
Uztailaren 23an, Sakanan
Uztailaren 23ko bigarren etapa Ororbian erabakiko da (101 km), eta Sakanan sartuko da, bitan. Atondotik Errotzera helduko da, 17:30ak aldera. Segidan Irurtzunera helduko da, eta Latasarantz egingo du aurrera. Larraun eta Ultzama aldetik buelta egin eta gero, Urrizako bentetatik Irurtzunerantz egingo du, eta 18:20ak aldera Irurtzun gurutzatuta, Izurdiagatik pasa eta Errotzetik aurrera egingo du, Ororbiarantz. Arteta edo Goñiko gaina eta Ultzurruneko gaina gainditu beharko dituzte.