Ingurumen Departamentuak Urbasa-Andia Natur parkean bi lan egiteko deialdia egin du. Kontratuak guztira 129.779,28 euroko (BEZ barne) aurrekontua du. Departamentuak lanok finantzatzeko Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtseko 50.562,67 euroko dirulaguntza du. Lan horietakoren bat egiten interesa duen enpresak bere eskaintza agorrilaren 11ko 23:30 arte aurkez dezake. Kontratua bereganatzen dutenek irailaren 1ean hasi beharko dute egitekoa eta lastailaren 15erako despeditu beharko dute.
Egin beharreko lanei dagokienez, azienda hobe gobernatzeko azpiegitura, abeltzaintzako mahuka bat, Andiako Ollo parajean eraikiko da. Haren balioa 65.577,91 eurokoa da. Pagoen berezko birsorkuntzarako itxitura, berriz, Urbasan eraiki behar da, zehazki Gollano parajean. 119 hektareako pagadi bat itxiko da, zuzen jarrita 4.963 metro izanen dituen itxitura batekin. Lanak 64.201,37 euroko aurrekontua du.