Urdindarra auto istripuan hila

Guaixe 2025eko uztailaren 28a

Larrialdi zerbitzuetako langileak ezbeharraren tokian. SOS NAFARROA

Autoa bidetik atera ondoren 19 urteko emakume bat hil zen. 

Auto istripu baten ondorioz, 19 urteko emakumezko urdindarra hil zen uztailaren 27an, igandean, 06:52an. Ezbeharra Bakaiku eta Iturmendi lotzen dituen Ilarraldiko pistan gertatu zen, Ilarraldi dermioan, Iturmendin. Autoa bidetik atera eta irauli ondoren hil zen gaztea. Ezbeharraren tokira Altsasuko suhiltzaileak, Etxarri Aranazko mediku taldea, medikua zuen anbulantzia bat eta Foruzaingoaren Altsasuko polizia-etxeko Herritarren Segurtasunerako patruilak bertaratu ziren., baina larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gaztearen bizitza salbatzeko. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, autopsia egiteko.

Gidariak positibo eman zuen Foruzaingoak egindako alkoholemia proban. Horrenbestez, gidaria atxilotu zuten, eta zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa egotzi zioten.