Udan aldaketa handiak izaten dira futbol taldeetan. Jokalarien dantza honek bi jokalari sakandar hartu ditu bete betean.
Athletic B taldeko Oier Gastesi Serrano atezainak (2003-10-30, Altsasu) lehen RFEF lehen mailara igo den Getxoko Arenas Club taldean jokatuko du 2025/2026 denboraldian, utzita. Joan zen urtean Gastesik hamalau partida jokatu zituen Athletic B taldearekin lehen RFEF mailan. Denboraldi hasieran, tartean Unai Simonen eta Julen Agirrezabalaren bajak zirela, talde nagusiarekin konbokatu zuten. Halaber, UEFA Europa League txapelketarako talde gorri-zuriko B zerrendan egon zen.
Joseba Perez, Betisera
Joseba Perez Fernandez jokalariak (2008-03-05, Lakuntza) 2022an fitxatu zuen Villarreal taldearekin. Kadete eta junior mailan aritu da Villarrealen, eta Valentziako selekzioan baita ere. Hegaleko jokalari ezkerrari aurten kontratua bukatzen zitzaion. Alaves eta Betis taldeen eskaintzak zituen, eta Sevillako taldearen alde egin du, "beti dagoelako etxera itzultzeko aukera". Uztailaren 22an egin zuen lehenengo entrenamendua Ohorezko Mailako Betis taldearekin, eta oso pozik eta gogotsu dago.
