Txirrindularitza

Ion Unai Gonzalez, Berako podiumean

Guaixe 2025eko uztailaren 29a

Ion Unai Gonzalez, saria jasotzen. MARTIN EARLY

Sakana Group-Aleako txirrindularia bigarren izan zen junior mailako XX. Berako Sariaren esprintean, Xabier Curiel laugarren eta eta Urko Oiarbide seigarren

Uztailaren 27an junior mailako tropela Beran bildu zen, XX. Berako Sarian (50 km). Lasterketa mugituan, azkenean hamabi txirrindulariz osatutako taldea iritsi zen batera helmugara, eta esprint estuan Ander Larraburu (Erro y Eugui) gailendu zen (1:12:53), Sakana Group-Alea taldeko Ion Unai Gonzalezen aurretik. Top 10ean beste bi txirrindulari sakandar sailkatu ziren: Xabier Curiel (Quesos Albeniz), laugarren, eta Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea), seigarren. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Ekaitz Zufiaurre (Quesos Albeniz) hemezortzigarren sailkatu zen, Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 21., Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 23., Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 24., Xabier Gorriti (Sakana Group-Alea) 31., Unai Gomez (Quesos Albeniz) 36. eta Egoi Urtasun (Quesos Albeniz) 41.