Zortzi arpa jotzaileek parte hartu zuten Alicia Griffiths Turrillas Urritzolan bizi den arpa joleak antolatutako ikastaroan, denak emakumezkoak, musikariak azaldu duenez: Gasteizko hiru, Iruñeko bat, Salamankako bi, Kataluniako bat eta Kantabriako bat. Adinak ere anitzak ziren, bederatzi urtetatik 60 urte bitarteko parte hartzaileak izan ziren. Ikastaroa uztailaren 22tik 27ra, asteartetik igandera, izan zen, eta larunbatean arpa kontzertua eman zuten Urritzolako elizan. Esperientzia "aberasgarria" dela esan du Turrillasek.