Abuztuaren 2an jokatuko den 44. Donostiako Klasikoak txirrindulari onenak bilduko ditu. 210 km dituen proban hirugarren mailako Andazarrate, bigarren mailako Urraki, hirugarren mailako Alkiza, bigarren mailako Jaizkibel, lehen mailako Erlaitz eta bigarren mailako Murgil Tontorra gainditu beharko dituzte txirrindulariek, Donostian bukatzeko. Hirschi (Tudor), Ayuso (UAE Emirates) del Toro (UAE Emirates), Powless (Education First), Gregoire (Groupama), Johannessen (Uno-X), Onley (Picnic), Pello Bilbao (Baharain), Aranburu (Cofidis), Alaphilippe (Tudor) Ciccone (Lidl Trek)... dira faboritoen zerrenda osatzen dutenak.
Iker Mintegi altsasuarrak Euskaltel Euskadi taldearekin jokatuko du, eta Jon Agirre, Mikel Bizkarra, Txomin Juaristi, Gotzon Martin, Jokin Murgialdai eta Louis Sutton ditu taldekide.
Ordiziako Klasikoa irabaztetik datorren Igor Arrietak Juan Ayuso eta Isaac del Toro liderrak lagunduko ditu, Chirsten, Covi, Novak eta Vine taldekideekin batera.
Hurrengo egunean, abuztuaren 3an, Getxoko Zirkuitua jokatuko da. UAE Team Emirates-ek Donostiako Klasikoko talde bera eramango du, Euskaltel Euskadik ere bai, eta hortaz bi sakandarrak bertan egongo dira. Iker Gomez altsasuarra Getxoko Zirkuituan mustuko da profesional mailan Kern Pharma taldearekin, taldeko stagiaire-a baita. Etxeberria, Galvan, gimeno, Miquel, Retgi eta Soto izango ditu taldekide.
Burgos, ondoren
Euskal Herriko bi lasterketak jokatu ondoren, abuztuaren 5etik 9ra 47. Burgosko Vueltan lehiatuko da Igor Arrieta, Isaac del Toro liderra laguntzeko laneatan. Novak, Covi eta Molanok osatuko dute taldea.