Udan makina bat areto futbol txapelketa eta torneo jokatzen dira Sakanan. Arbizun, Lakuntzan, Bakaikun... denetariko txapelketak antolatu dira. Abuztuaren 1ean Lakuntzako Biltoki gazte futbito txapelketako final aurreak erabakiko dira, 10:30etik aurrera. A multzoan sailkatu diren taldeak Tuercebotas, Giokeres, Torncos FC eta Fardo Ultrasur dira, eta B multzokoak Apatxiek, Sordomudos, Txioka eta Latam.
Multzo bakoitzeko talde onenek finalerdiak eta final handia jokatuko dituzte Lakuntzako festetako bezperan, abuztuaren 22an.