aizkora

Resanok, Oiarbidek, Saralegik eta Mitxelenak Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketari ekingo diote

Guaixe 2025eko abuztuaren 1a

Saralegi eta Mitxelena, Urdiaingo festetako erakustaldian.

Abuztuaren 14an Donamariak txapelketaren kanporaketa hartuko du

Abuztuaren 14an hasiko da Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketa. Donamariak hartuko du kanporaketa, 18:30ean. Guztira hamaika aizkolari lehiatuko dira, tartean lau sakandar: Iban Resano dorrobarra, Aritz Oiarbide etxarriarra, Aitor Saralegi irurtzundarra eta Oier Mitxelena altsasuarra. Haiekin batera Asier Pellejero (Areso), Jesus Etxeberria (Beintza Labaien), Iosu Santamaria (Iturgoien), Mikel Indakotxea (Zubieta), Emilio Garcia (Segovia), Ibai Telletxea (Baiona) eta Patxi Igoa (Itsasu). Patxi Mindegia zubietarrak ez du parte hartuko. 

Aizkolariek bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat erdibitu beharko dituzte, eta lehen bost sailkatuek irailaren 21ean Uharte Iruñean jokatuko den finalerako txartela lortuko dute. Bestalde, azken sailkatuak maila galduko du, lehiatuko ez den Patxi Mindegiarekin batera.